Gailu mugikorren arrakastak

Garraioak, jendea eta merkantziakGailu mugikorrak

  • Gailu mugikorrak
  • Gailu mugikorrak
  • Gailu mugikorrak
  • Gailu mugikorrak

Ibilgailuak::

  • NAZIOARTEKO AUTOMOBIL TALDE batek kontratatutako garraiolaria, bere fabrikazio zentrora piezak eramateko.
     
    TALDE honek kontratatutako kamio bakoitzaren nondik-norakoak jakin behar zituen minutuoro: Egindako ibilbidea, abiadura, geldialdia, etab.
     
    Taldeari eta garraiolariari sartzeko pasahitz bat eman zitzaien, kokapenak webean ikusi ahal izateko eta TALDEAREN beharren txostenak egiteko.
     
     
  • Autokarabana. Erretiratu batek Europari bira eman nahi dio.
     
    Alarma sistema bat jartzek aukera aztertzen du, gauzak lapurtzeaz gain ibilgailua desagertzen bazaio edo jabeak ibilgailuan direla erasoren bat izaten badute.
     
    Horretarako, ohiko alarma jarri zitzaion (etxebizitza bat balitz bezala) eta non zegoen jakiteko dispositibo bat ere bai BETI AKTIBO. Bi sistemak ALARMAK HARTZEKO ZENTRALARI konektatuta zeuden urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan. Gainera, dispositibo honek neurri batzuk ditu, hala nola, lapurtutako ibilgailuak ibiltzeari utzi, motorra deskonektatu ibilgailua geldituta, klaxona automatikoki hasi edo argiak piztu eta itzali automatikoki eta beldurraren aurkako botoia kanpoko edozein erasotan sakatu ahal izateko.

Pertsonak:

Lehen faseko ALTZHEIMERRA duen bati etengabeko jarraipena egiteko gailu bat eskatu digute.

Sendikoek nahi dutena da, ALARMAK JASOTZEKO gure ZENTRALAREN bidez pertsona hori etengabe non dagoen jakitea bai guk eta bai beraiek.

Eragin eremu bat ere ezarri zen, eta zaindutako pertsonak eremu horretatik irtendakoan alarma bat martxan jarriko da ALARMAK JASOTZEKO gure ZENTRALEAN. Era berean, SMS bidez jakinaraziko zaie etxekoei gaixoa non dagoen.

Merkantziak:

  • Itsasontzien kontsignatarioak
     
    Gailu bat eskatu zen balio handiko merkantzia zuen kontainer baten jarraipena egiteko.
     
    Etapa osoaren jarraipena jakin beharra daukate, hasi ontzia kargatzen denetik eta deskargatu eta harrerakoari eman arte.
     
    Satelite bidez seinaleak igortzen dituen GPS batekin egiten da kontrola.
PCI Security Doctors
Arabako Teknologi Parkea . Albert Einstein kalea, 46 . 003 Bulegoa . 01510. Miñao, Araba
Legezko Oharra

+34 945 067 838

info@pcisecuritydoctors.com